Maite Urteaga nagusitu da Joxe Mari Korta txirrindularitza proban

Mireia Galarza Bastida

Gaurko podiuma. (Martin Early)

Mutiletan, aldiz, Team Iparralde taldeko Bastien Laffitte izan da garaile etxeko proban. Taldekako saria Amporenantzat izan da. 

Erabat euripean jokatu dute gaur goizean Joxe Mari Korta Memoriala. 10:00etan hasita, dozenaka txirrindularik parte hartu dute junior proban, eta guztira 82 kilometro osatu behar izan dituzte. 

12:00ak aldera iritsi da lehendabiziko txirrindularia helmugara, Team Iparralde taldeko Bastien Laffitte, hain zuzen ere, 2 ordu, hamar minutu eta hamar segundutan. Denbora berarekin, bigarren sailkatu da Limousin taldeko Urko Nazabal, eta hirugarren, aldiz, Aiur Ugartemendia, Irunes taldekoa (2:10:28). Nesketan, aldiz, Maite Urteaga Eulen Amenabar taldeko zumaiarra izan da garaile etxeko proban (2:11:20). Taldekako saria Amporenantzat izan da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide