Mendiari lotutako aplikazioak erabiltzen ikasteko saioa antolatu du Indamendik

Juan Luis Romatet 2026ko martxoaren 16a

Mapy aplikazioa.

Ikastaroa datorren astelehenean, martxoaren 23an, emango dute, arratsaldean, Alondegiko Moila gelan.

Mendiarekin zer ikusia duten webgune eta aplikazio batzuren erabilera ikasteko saioa antolatu du Indamendi mendi bazkunak. Ikastaroa datorren astelehenean, martxoaren 23an, izango da, 18:30ean, Alondegiko Moila gelan.

Saio horretan, besteak beste, Indamendi beraren eta EMF Extraner (Ehun Mendietarako) webguneak, eta EMF, Mendiak eta Mapy aplikazioak erabiltzen jakingo dute parte hartzaileek. 

Ikastaroko hizkuntza izena ematen duten pertsonen eskakizunen arabera erabakiko dute. Zati teorikoaz gain, alde praktikoak ere landuko dituztela azaldu dute antolatzaileek.

Datorren asteleheneko saioan partaide izateko mezu bat bidali beharko da indamendi1@gmail.com posta elektronikoko helbidera, izen-abizenez gain hizkuntza ere adieraziz.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide