Laburbirako film laburren emanaldia, 'Euskara, bestela ez gara' zikloa amaitzeko

Juan Luis Romatet 2026ko martxoaren 16a

Euskarazko zazpi film labur emango dituzte asteazkenean Aita Mari aretoan, Euskara, bestela ez gara zikloko azken saioan. 

Etzi, asteazkenean, emango diote amaiera Larraina euskara taldeak, Zumaiako Udalaren laguntzarekin, antolatutako Euskara, bestela ez gara zikloari. Hiru hitzaldi izan dira zikloko egitarauan, baina bukatu film laburren emanaldiarekin amaituko dute. Saioa 19:00etan hasiko da Aita Mari aretoan.

Laburbira programako zazpi film labur emango dituzte asteazkeneko saioan. Edukiz eta estiloz denetariko lanak ikusteko parada izango dela iragarri dute antolatzaileek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide