Agustin Aizpuruak irabazi du Distiraren martxoko lehiaketa soziala

Maddi Txintxurreta

Irudi honekin irabazi du Agustin Aizpuruak martxoko lehiaketa soziala. (Agustin Aizpurua)

Aterki izan da hil honetako lehiaketako gaia, eta 16 argazki aurkeztu dituzte elkarteko bazkideek. 

Distira Zumaiako argazki elkarteak antolatutako argazki lehiaketa sozialaren martxoko irabazlea Agustin Aizpurua izan da. Aterkiaren bueltan egin dituzte irudiak elkarteko bazkideek, eta epaileen ustez, Aizpuruarena izan da aurkeztutako lan onena. Bigarren saria Ivan Rodriguezek irabazi du, eta Begoña Peñak nahiz Eduardo Merinok partekatu dute hirugarrena. Guztira, 16 lan aurkeztu dituzte hilabete horretako lehiaketara. 

Zumaiako argazki elkartearen webgunean ikus daitezke martxoko lehiaketaren argazki irabazleak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide