Euskararen egoeraz jardun du Garikoitz Goikoetxeak

Juan Luis Romatet 2026ko martxoaren 18a

Iñaki Iurrebasorekin idatzi berri duen Esnatu ala hil liburuaren bueltan hitz egin zuen Goikoetxeak pasa den astean, Euskara, bestela ez gara zikloko hirugarren hitzorduan. Aurtengo aldiari gaur emango diote amaiera, Aita Marin 19:00etan egingo den film laburren emanaldiarekin. 

Gaur amaituko da Larraina euskara taldeak, Zumaiako Udalaren laguntzarekin, antolatutako Euskara, bestela ez gara zikloa. Gaurkoan, 19:00etan hasita, Laburbira programara aurkeztutako zazpi film labur emango dituzte Aita Mari aretoan. Askotariko estilo eta formarekin egindako lanak izango dira ikusgai, dokumentaletik hasi eta fikziora artekoak.

Aurretik, pasa den astean, euskararen orainaz eta etorkizunaz jardun zuen Garikoitz Goikoetxeak Alondegiko Oxford aretoan, zikloko hirugarren hitzorduan. Iñaki Iurrebasorekin batera Esnatu ala hil izeneko liburua argitaratu zuen iaz Goikoetxeak, eta han jasotako hainbat gako plazaratu zituen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide