Udalak Basadiko jolastokia itxiko du datorren astean, zoladura berria jartzeko

Maddi Txintxurreta

Basadiko jolastokia. (Zumaiako Udala)

Astelehenean hesituko dute haurrentzako parkea, eta zoladura berria jartzeko lanek astebete iraungo dutela aurreikusten du udalak.

Basadiko jolastokian kautxuzko zoladura berria jarriko du Zumaiako Udalak, eta horretarako, gunea hesituko du astelehenean. Erakunde horrek azaldu duenez, kaltetutako zoladura kendu eta bi geruza berri ezarriko dituzte.

Haurretzako parkeko lanak Garra SL enpresak egingo ditu, 28.000 euroko aurrekontuarekin, eta astebetean bukatuko dituztela aurreikusten du udalak. Hala ere, ohartarazi duenez, euria egingo balu lanak atzeratuko lirateke. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide