Onintza Enbeitak 'Bizitza baten txatalak' liburua aurkeztuko du bihar Emakumeon Etxean

Maddi Txintxurreta 2026ko martxoaren 29a

Feli Madariaga eta Onintza Enbeita, 'Bizitza baten txatalak' liburua eskuetan dituztela. (Argia)

Lurrari eta baserriari hertsiki lotutako bizitza du Feli Madariagak, eta Muxikara (Bizkaia) ezkondu zen emakume horren kontakizuna bildu du Onintza Enbeitak Bizitza baten txatalak lanean. Bihar arratsaldean aurkeztuko du liburua, Zumaiako Emakumeon Etxean.

Onintza Enbeita bertsolari eta idazleak Bizitza baten txatalak liburua aurkeztuko du bihar, 18:30ean, Zumaiako Emakumeon Etxean. Bizitza lurrari lotuta eman duen Feli Madariagaren kontakizuna jasotzen du Enbeitaren lanak, baina izan zitekeen memoria kolektiborak tokirik gorde ez dion beste milaka emakume baserritarrena ere.

Feli Madariaga Muxikako (Bizkaia) Igertu baserrira ezkondu zen, eta lurra lantzea nahiz maitatzea izan du bizibide. Egun 90 urte dituen emakume honen bizimodua jaso du Onintza Enbeitak Argiaren bitartez eman duen liburuan, Felik lurrarekiko eta, orobat, lurrak Felirekiko duen harremanean sakonduz, baina beste emakume baserritar askorena izan zitekeen testigantza jasoz. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide