Musika eta Dantza Eskolakoek ibilaldi musikatuak egingo dituzte Komentuko lorategian

Maddi Txintxurreta

Komentuko lorategiaren inaugurazioko une bat.

Astelehenean, asteartean eta ostegunean egingo dituzte ibilaldi musikatuak, arratsaldeetan, eta emanaldi guztiak Komentuko lorategian izango dira, betiere eguraldiak laguntzen badu.

Neguan egin bezala, udaberrirako prestatutako emanaldien barruan, Musika eta Dantza Eskolak ibilaldi musikatuak egingo ditu datorren astean. Astelehenean hasi eta ostegunera arte, arratsaldeetan, musikaz jantziko dute Komentuko lorategia, betiere eguraldiak laguntzen badu.

Lau egunetan zehar egingo dituzte ibilaldiak, eta egun bakoitzean emanaldi desberdinak eskainiko dituzte Musika eta Dantza Eskolako ikasleek. Hala, bihar, 17:15ean hasita, metal instrumentuen, gitarren, musika tailerraren, musika mintzairaren, biolinen, klarineteen eta euskal dantzen saioak izango dira. Asteartean, 17:00etatik aurrera, musika tailerraren, Supertxikas taldearen, pianoen, trikitilarien, zeharkako flauten, euskal dantzen eta txistularien txanda izango da. Ostegunean, 17:45etik aurrera, saxofoien eta erromeriaren emanaldi laburrak izango dira. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide