'Balandrau, viento salvaje' eta 'Evolution' filmak emango dituzte Aita Marin

Maddi Txintxurreta 2026ko martxoaren 20a

Bi film emango dituzte gaurtik astelehenera bitartean Aita Mari aretoan, helduentzat eta haurrentzat bana. Sarrerak aurrez eros daitezke sarrerakzumaia.eus webgunean.

Helduentzako eta haurrentzako film bana emango dute asteburu honetan Zumaiako Aita Mari zinema aretoan. Gaurtik astelehenera bitartean Balandrau, viento salvaje pelikula eskainiko dute, eta igande arratsaldean Evolution animaziozko filma.

Fernando Trulloisek zuzendutako Balandrau, viento salvaje pelikulak drama eta abentura uztartzen ditu. 2000. urteko abenduan mendizale talde bati gertatutakoa kontatzen du: orduko hartan, torb izenez ezaguna den haizete bortitzak Pirinio kataluniarretan zegoen lagun talde bat harrapatu zuen.

Filma gaurtik astelehenera bitartean emango dute, 19:30ean, eta sarrerak aurrez eros daitezke sarrerakzumaia.eus webgunean.

Igande arratsaldean ere zinema saioa izango da Aita Marin. 17:00etan hasita, Evolution animaziozko filma emango dute. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide