Euskara, klasea eta jatorria izango dituzte hizpide asteartean Etxape Zentro Sozialistan

Maddi Txintxurreta 2026ko martxoaren 22a

Kontseilu Sozialistak abenduan antolatu zuen mahai inguru baten artxiboko irudia. (Urola Kostako Kontseilu Sozialista)

Eskolan nahiz eskolaz kanpoko jadueretan euskara, jatorria eta klasea nola harremantzen aztertuko dute asteartean Zumaiako eragile desberdinetako ordezkariek.

Eskolan nahiz eskolaz kanpoko jardueretan euskara, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekuan jarriko dute fokua herriko hainbat eragilek datorren asteartean. Urola Kostako Kontseilu Sozialistak antolatu du mahai ingurua, eta Etxape Zentro Sozialistan egingo dute, 18:30etik aurrera.

Zumaiako errealitateari erreparatuko diote Amelia Barquinek gidatuko duen solasaldian, horregatik, herriko hainbat eragile ariko dira hizlari: Ludotekako hezitzaile bat, Pulpo eskubaloi klubeko kide bat, errefortzu eskoletako boluntario bat eta hezkuntza publikoko irakasle bat. Eskolan nahiz eskolaz kanpoko jadueretan euskara, jatorria eta klasea nola harremantzen aztertuko dute guztien artean.

Antolatzaileek azaldu dutenez, besteak beste, eskola segregazioa, desparekotasun sozialen eragina, eskolaz kanpoko jarduerek euskararen erabilera bultzatzeko izan dezaketen balioa eta  profil sozial desberdinetako haurrak elkarrekin denbora pasatzearen garrantzia jorratuko dituzte.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide