'Sémiramis/Don Juan' balleta ikustera joateko autobusa izango da Zumaiatik

Juan Luis Romatet 2026ko martxoaren 23a

Kursaalean ikusi ahal izango den ikuskizuneko argazkia.

Emanaldia apirilaren 12an izango da Donostiako Kursaal jauregian. Izena Alondegia kultur etxean emango da, martxoaren 30a baino lehen.

Kursaal Eszena programako egitarauaren barruan, apirilaren 12an Le Ballety de L'Ópera National du Capitole de Toulouse konpainiaren Sémiramis/Don Juan ballet ikuskizuna ikusteko aukera izango da Donostiako jauregian. Ikuskizun horretarako koreografiak Angel Rodriguezek eta Edward Clugek sortu dituzte, Christoph Willibald Glucken musikan oinarrituta. 

Emanaldirako joan-etorria errazteko autobusa izango da Zumaiatik. Ikuskizuna 19:00etan hasiko da, eta autobusa 17:40an aterako da Patxita Etxezarreta kaleko geralekutik. Zerbitzu horretaz gozatzeko, ezinbestekoa izango aurrez izena ematea Alondegia kultur etxean (943-86 10 56/alondegia@zumaia.eus) martxoaren 30a baino lehen. 

Ikuskizunerako sarrerak, berriz, www.kursaal.eus webgunean daude salgai.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide