Indamendik Zumaiako Bira ibilaldia antolatu du igande honetarako

Maddi Txintxurreta

Hainbat lagun Zumaiako Biraren ibilbidea egiten, artxiboko irudi batean.

Urteroko legez, Erramu igande honetarako Zumaiako Bira antolatu du Indamendi mendi bazkunak. Ibilbidea helduentzat nahiz haurrentzat egokia izango da.

Urtero bezala, Indamendi mendi bazkunak Zumaiako Bira antolatu du martxoaren 29rako, Erramu igandez, eta zumaiar guztiak parte hartzera gonbidatu ditu. Ibilbidea betikoa izango da, eta oinez edo korrika egiteko aukera izango dute herritarrek.

Eusebio Gurrutxaka plazan hasiko dute txangoa, eta Zumaiako inguruak zeharkatuko dituzten (Elorriaga, Arroa Behea, Agote, Ibañarrieta, Oikia eta Artadi) 17 kilometroko ibilbidean. 12 kilometroko ibilaldi motza egiteko aukera ere egongo da, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide