Guillermo Galoek zuzendutako Ciudad sin sueño filma emango du gaur Ostarrena zine klubak zineforum saioan. Emanaldia 19:00etan hasiko da, Aita Mari zinema aretoan. Sarrerak aretoko leihatilan egongo dira salgai.
Pelikulak Toni protagonistaren eta haren familiaren bizitza kontatzen du. Tonik 15 urte ditu eta Cañada Realen bizi da, Europako kokaleku irregular handienean, Madrilgo kanpoaldean. Txatar biltzen lan egiten du bere aitonak, eta haren ondoan ematen ditu egunak. Alta, ezagutzen duten guztia suntsitzeko mehatxua egiten dute eraispen makinek. Aitonak ez du alde egin nahi, kosta ahala kosta. Tonik, berriz, aukeratu egin behar du: etorkizun zalantzagarriari aurre egin edo desagertzear dagoen mundu bati eutsi.