'Cumbres borrascosas' eta 'Extinction' filmak emango dituzte asteburuan Aita Marin

Maddi Txintxurreta

Bi film emango dituzte gaurtik astelehenera bitartean Aita Mari aretoan, helduentzat eta haurrentzat bana. Sarrerak aurrez eros daitezke sarrerakzumaia.eus webgunean.

Emerald Fennell zine zuzendariaren Cumbres borrascosas drama filma ikusteko aukera izango da asteburuan Aita Marin. Gaurtik astelehenera emango dute ikus-entzunezkoa,19:30ean, eta sarrerak aretoko leihatilan zein sarrerakzumaia.eus webgunean erosi ahal izango dira. Halaber, igandean, 17:00etatik aurrera, haurrentzako Extinction animaziozko filma emango dute Aita Marin.

Landa inguruneko Ingalaterra kontserbadoreenean kokatutako pasiozko istorio tragikoa kontatzen du Emerald Fenellen filmak. Mendeku eta gorroto istorio bat da, Yorkshireko paraje lanbrotsu eta ilunetan girotutako heriotzaz haraindi doazen grina eta maitasun etsien istorioa.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide