Gaur arratsaldean, 18:00etan hasita, martxoko ohiko udalbatzarra egingo dute, udaletxeko pleno aretoan. Besteak beste, udaleko langileen nahiz ordezkari politikoen ordainsariaren %1,5eko igoera izango dute hizpide.
Honakoa da eguneko gai ordena:
1. Aurreko bilerako aktaren onarpena, bidezkoa bada. 2026/2 akta, 2026.02.26
2. Irizpena
- 2.1. 2026. urterako Zumaiako Udaleko langileen eta ordezkari politikoen ordainsarien %1,5eko igoeraren onarpena, bidezkoa bada.
3. Proposamena
- 3.1. Zumaiako Kirol Portuko EAJren ordezkari aldaketa onartzea.
4. Udalbatzako organoen kontrola eta fiskalizazioa
- 4.1. 2025eko 27. erreparo orria, 2026KO 1. erreparo orria eta haien ebazpenak jakinaraztea.
- 4.2. Alkate ebazpenen berri ematea.
5. Eskariak eta galderak