Santelmoak 2026

Santelmoetan buruhandi bezala ateratzeko gonbidapena egin die udalak gaztetxoei

Maddi Txintxurreta

Buruhandiak. (Zumaiako Udala)

Apirilaren 12ko erraldoien eta buruhandien kalejiran atera nahi duten gaztetxoek 12 urte baino gutxiago izan beharko dute. 

Hasi da San Telmo festetarako atzera kontaketa, eta Zumaiako Udaleko Kultura sailak apirilaren 12ko erraldoien eta buruhandien kalejiran buruhandi gisa parte hartzeko gonbidapena egin die herriko gaztetxoei.

Kalejiran buruhandi bezala ateratzeko 12 urte baino gutxiago izan beharko dute parte hartzaileek, eta opari gisa Gertu elkarteko erosketa txartela jasoko dute.

Izena emateko, 943-86 10 56 telefono zenbakira deitu dezakete herritarrek, edo kulturetxea@zumaia.eus helbidera idatzi. Behar izanez gero, zozketa egingo dute izena emango duten guztien artean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide