Amaitu da dagoeneko Lapetan online lehiaketaren bigarren edizioa. Zumaiako Udalak eta Guka elkarlanean antolatutako lehiaketak euskara sustatzea izan du ardatz, baita herri transmisioa indartzea ere. Hala, martxoko lau astearteetan Zumaiaren inguruko hamarna galdera egin ziren, eta haiek erantzutera gonbidatu dituzte webguneko erabiltzaileak. Guztira, lehiaketaren bigarren edizio horretan 167 lagunek hartu dute parte.
Lehiaketa amaituta, Leire Valero izan da sailkapenean lehena. 40 galderetatik 31tan eman du zuzeneko erantzuna. Sari bezala, Txopa gastrolekuak emandako lau lagunentzako jatordua jasoko du Valerok.
Sailkapenean bigarren Iosu Alberdik egin du, 30 erantzun zuzenekin, eta Arritokieta Serrano izan da hirugarrena, 29 galdera zuzen erantzunda.
Lehiaketan parte hartu duten guztien artean Begi Bistanek emandako lau bonu bikoitz zozkatu dira. Mikel Sasiain, Lazaro Egaña, Nadet Egaña eta Haritza Altzibar izan dira saridunak.
Guka harremanetan jarriko da saridunekin opariak emateko.
Lapetaneko sailkapena ikusgai duzue, hemen.