'San Telmo martxa'-ren doinuak

Erredakzioa 2026ko martxoaren 26a

Zumaiar gehienen unerik gogokoena da helduen danborrada Kofradiaren aurrera iritsi eta 'San Telmo martxa'-ren doinuak hasten direnekoa.

Hona hemen San Telmo martxa entzuteko audioa (2000. urtean San Pedro txiki abesbatzak kantatuta, Pili Aizpurua eta Geni Doval zuzendarien eskutik) eta abestiaren hitzak, herritarrek abestu dezaten:

Zumaiar denok bitarteko bat
Degu goietan
Leial eta benetan
San Telmo maite
Erruki zaitez
Gorde gaitzazu
Erbeste honetan
LA, LA, LA, LA, LA, LA, LA, LA, POM PORROM…
Arrantzaleok
Zugan daukagu
Uste osoa
Luzazu besoa
Eiguzu lagun
Nahiz gau nahiz egun
Arrisku danak
Menpera ditzagun
LA LA LA LA LA LA, LA, LA, LA POM PORROM…

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide