Annie Leibovitz argazkilariaren inguruko hitzaldia emango du Eva Francok bihar Forondan

Juan Luis Romatet

Annie Leibovitz. (Wikimedia)

Saioa 18:30ean izango da, Distira argazki elkarteak Foronda kultur etxean duen lokalean. Sarrera doan izango da. 

Annie Leibovitz argazkilari estatubatuarraren inguruko hitzaldia eskainiko du Eva Franco argazkilari zumaiarrak, bihar, martxoaren 30ean, Distira argazki elkarteak Foronda kultur etxean duen lokalean. Saioa 18:30ean izango da, eta ez da sarrerarik ordaindu beharrik izango. 

Leibovitzen lana izango du Francok hizpide. Erretratuan espezializatutako argazkilaria da, eta antolatzaileen esanetan, "bere estilo teatrala, narratiboa eta oso argituak, pertsonaiaren sofistikazio teknikoa eta psikologikoa" uztartzen ditu. Rolling Stone aldizkarian eman zituen lehen pausoak, 70eko hamarkadan, eta ondoren Vanity Fair edo Vogue etxeekin egin du lan, "modako eta politikako pertsonaia ospetsuekin eszeneratzen ikusgarriak sortuz".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide