Aste honetan amaitu da Lapetan online lehiaketa. Lau astelehenez, Zumaiari buruzko hamar galdera luzatu dizkiete parte hartzaileei Zumaiako Udalak eta Gukak elkarlanean antolatutako lehiaketan. Guztira, 167 parte hartzaile izan ditu lehiaketak.
Leire Valero izan da irabazlea, eta parte hartzaile guztien artean egindako zozketan, Mikel Sasiaini, Lazaro Egañari, Nadet Egañari eta Haritza Altzibarri egokitu zaizkie sariak. Dagoeneko jaso dituzte: Valerok lau lagunentzako bazkaria eskuratu du Txopa jatetxean.
Zozketan saridun suertatu diren lau lagunek, berriz, Begi Bistanenek emandako itsas bidaien bonu bikoitza jaso dute opari.
Hemen ikus daiteke Lapetaneko sailkapena.