Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa egingo dute apirilaren amaieran

Juan Luis Romatet 2026ko martxoaren 26a

Traktore bat. (Freepik)

Apirilaren 27an eta 28an egingo dituzte azterketak, Oikian lehen egunean eta Zumaian bigarrengoan. 

Baserrietan erabiltzen dituzten ibilgailuei azterketa teknikoa egingo diete aurten ere. Zumaiari dagokionez, bi hitzordu izango dira, biak ere apirilaren amaieran.

Apirilaren 27an, goizeko 09:00etatik aurrera, Oikiako Iparragirre baserrian egingo dizkiete azterketak nekazaritzan erabiltzen diren ibilgailuei. Egun bat geroago, hilaren 28an, ordu berean, Urola plazan egingo dituzte azterketak, Estazioko industrigunean. 

Barne eta kanpo egokitzapenak aztertuko dituzte, karrozeria eta txasisa. Arreta jarriko diote, besteak beste, argiei eta seinalizazioei, balaztei, direkzioari; ardatzei, gurpilei, pneumatikoei eta esekidurari; motorrari eta transmisioari, eta baimendu gabeko berrikuntzei.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide