Aste Santuak eta hura amaitu eta egun gutxitara hasiko diren San Telmo jaiek eragina izango dute udalaren kultur zerbitzuen ordutegian. Esaterako, Alondegia kultur etxea itxita egongo da Aste Santuan, apirilaren 2tik 6ra bitartean, eta santelmoen lehen asteburuan, apirilaren 11, 12 eta 13an.
Foronda kultur etxean ere ez dira klaserik emango egun hauetan. Atzo eman ziren azkeneko klaseak eta apirilaren 13ra arte (egun hori barne) itxita egongo da.
Haurren liburutegiak ere ordutegi berezia izango dute, eskola oporrak direla eta. Hala, martxoaren 30 eta 31n, eta apirilaren 1m 7, 8, 9 eta 10ean, goizez eta arratsaldez egongo da zabalik. Goizez 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara.