Santelmoak 2026

Santelmoetako ekitaldien programazioa aurkeztu dute GKS-k eta IAS-k

Juan Luis Romatet 2026ko martxoaren 27a

GKSko eta IASko kideak, santelmoetako egitarauaren aurkezpenean. (Utzitakoa)

Kirol ikuskizunak, DJ saioa eta kontzertua antolatu dituzte, besteak beste, santelmoetako bi asteburuetarako. 

Hurbiltzen ari dira San Telmo jaiak. Apirilaren 10ean hasiko dituzte festak Zumaian, eta ohikoa den bezala, bi asteburutara luzatuko dira. Udala zein herriko talde, elkarte eta eragileak ari festetarako egitaraua prestatzen. Horien artean dira GKS (Gazte Koordinadora Sozialista) eta IAS (Euskal Herriko Ikasle Antolakunde Sozialista). 

Bi antolakundeek dagoeneko eman dute santelmoetarako ondu duten programazioa. Honakoa izango da:

Apirilak 10, ostirala

  • 17:30ean, Odieta frontoian, pala egokitua bikoteka.
  • Ondoren, Odieta frontoian, kirol ikuskizuna Erantzun Borroka Guneak antolatuta.

Apirilak 11, larunbata

  • 21:30ean, Torreberri gaztetxeko aterpean, DJak: Saizar, Kroke eta Xexe.

Apirilak 18, larunbata

  • 14:30ean, Torreberri gaztetxeko aterpean, ikasle eta gazte bazkaria.
  • 23:00etan, Torreberri gaztetxeko aterpean, kontertuak: Hazas eta Aimarz.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide