Gipuzkoako Batel Txapelketako hiru finaletan lehiatu dira Telmo Deunekoak

Onintza Lete Arrieta

Telmo Deuneko arraunlari batzuk bateletan. (Julene Sorarrain)

Pasaian (Gipuzkoa) jokatu dituzte finalak infantil eta kadete neskek eta jubenil mutilek. 

Larunbat arratsaldean jokatu zuten Gipuzkoako Batel Ligako azken jardunaldia Pasaian (Gipuzkoa), eta Telmo Deunek hainbat ontzi aurkeztu zituen probara. Hitzordu garrantzitsua zen, alde batetik, mailaz maila, ligako banderak banatu behar zituztelako, eta bestetik, igandeko Gipuzkoako Batel Txapelketara sailkatzeko proba baliogarria zelako.

Zumaiarrek infantil eta promesa nesketan eta jubenil mutiletan lortu zuten atzo goizerako txartela, kategoria bakoitzean lehenengo lau postuetan geratu ziren ontziek lortu baitzuten aukera. 

Atzoko hitzordua 10:30ean hasi zen, hura ere Pasaian, eta zumaiarrek hirugarren –infantil neskak– eta laugarren postuak –kadete neskak eta jubenil mutilak– erdietsi zituzten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide