Zumaiako dantzariek Tolosako Dantzari Txiki Egunean parte hartu dute

Maddi Txintxurreta

Dantzari Txiki Eguna izan zuten larunbatean Tolosan, eta bertan izan ziren Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako neska-mutilak.

Udaberriaren batera, hasi da Dantzari Txiki egunen denboraldia. Pasa den larunbatean egin zuten Dantzari Txiki eguna Tolosan (Gipuzkoa), eta Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako dantzari txikiak gonbidatu zituzten han dantza egitera. Horrela, urtean zehar ikasitakoa jendaurrean erakusteko aukera izaten zuten Zumaiako dantzariek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide