Lucia Lacarraren 'A.I. (Amalur Indarra)' ikuskizunaz gozatzeko aukera baliatu dute hainbat zumaiarrek

Maddi Txintxurreta

Zumaiatik Lucia Lacarraren emanaldia ikustera joandako taldea. (Miriam Romatet)

Dantzari zumaiarrak A.I. (Amalur Indarra) ikuskizun berria aurkeztuko zuen asteburuan Bilboko Arriaga antzokian, atzoko emanaldirako %20ko deskontua izan zuten zumaiarrek. Aukera hori baliatu zuten hainbat herritarrek.

Lucia Lacarra dantzari zumaiarrak A.I. (Amalur Indarra) izeneko ikuskizun berria estreinatu zuen asteburuan Bilboko Arriaga antzokian, eta emanaldia ikustera joateko hainbat erraztasun izan zituzten zumaiarrek. Udalak autobusa jarri zuen herritarrak Bilbora gerturatzeko, eta gainera, Lacarrak keinu bat izan zuen bere herrikideekin: sarrerak %20ko deskontuarekin erosteko aukera izan zuten zumaiarrek.

Aukera horiek aprobetxatuta, talde handi bat joan zen Zumaiatik Bilbora, Lacarraren ikuskizunaz gozatzera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide