Gaur hasiko da Zumaia Jai Alai Master Series txapelketa

Maddi Txintxurreta 2026ko martxoaren 30a

Zumaiako txapelketa jokatuko duten puntista batzuk, taldeko argazkian. (Juan Luis Romatet)

Gaur hasiko da Zumaia Jai Alai Master Series txapelketa Aitzuri frontoian. 19:00etan hasita, bi partida jokatuko dituzte: Ihartek eta Maialenek Sorozabal eta Eneritz izango dituzte aurrez aurre, eta atzetik, Urreistik eta Urangak indarrak neurtuko dituzte Olharanek eta Lekerikak osatutako bikotearen kontra.

Gaur, astelehena, jokatuko dituzte Zumaia Jai Alai Master Series txapelketako lehenengo partidak. 19:00etan hasiko da zesta puntaren jaialdia Aitzuri pilotalekuan, eta lau bikote aterako dira kantxara apirilaren 13ko finalerako txartelaren bila:  Ihartek eta Maialenek Sorozabal eta Eneritz izango dituzte aurrez aurre, eta atzetik, Urreistik eta Unai Uranga Zumaiako atzelariak indarrak neurtuko dituzte Olharanek eta Lekerikak osatutako bikotearen kontra.

Apirilaren 6an jokatuko dituzte txapelketako bigarren finalerdiak, eta egun lehian izango Imanol Lopez Zumaiako puntista, zeinak erretiroa hartuko baituen txapelketa jokatu ostean. Datozen hitzorduetarako sarrerak salgai daude Eramanjaialai.com webgunean. Egun bakoitzeko sarrerak erosteko aukera izango da, baina baita txapelketa osorako bonua ere. .

Datozen jardunaldiak

Honakoak izango dira datozen asteetan jokatuko dituzten partidak:

Apirilak 6, astelehena, 19:00etan.

  • Elaia-Frida eta Helena-Oaia.
  • Erkiaga-Lopez eta Johan-Ibarluzea.

Apirilak 13, astelehena, San Telmo eguna, 18:00etan.

  • Finalak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide