Saregile Plazan zurekin hainbeste astelehen partekatu ditugun Zumaiako pentsiodunok ez genuen albiste mingarri hau espero. Astelehenean, hilaren 23an, harremanetan egon ginen, eta igandean jakinarazi ziguten larunbatean, hilaren 28an, hilda zeundela.
Zaila egiten zaigu onartzea jada ez zarela gurekin egongo, ezin izango ditugula gehiago entzun hain ondo azaltzen zenituen mezu horiek, pentsiodun behartsuenentzat eta prekarioan bizi direnentzat pentsio duinak aldarrikatzeko beharrari buruz oparitzen zenizkigun mezuak.
Plazetan damakigun zortzi urte hauetan, gure bozeramaile eta lankide izan zara. Eskerrik asko zure inplikazioagatik eta zure lanagatik. Beti egongo zara gurekin.