Onintza Enbeitaren 'Bizitza baten txatalak' liburuaren ingurukoak aditzera batu da hainbat lagun

Maddi Txintxurreta 2026ko martxoaren 31

Onintza Enbeita, 'Bizitza baten txatalak' liburua aurkezten. (Zumaiako Emakumeon Etxea)

Hainbat lagun batu zen atzo arratsaldean Zumaiako Emakumeon Etxean Onintza Enbeitaren Bizitza baten txatalak liburuari buruzko azalpenak entzutera.

Onintza Enbeita bertsolari eta idazleak Bizitza baten txatalak liburua aurkeztuko zuen atzo arratsaldean Zumaiako Emakumeon Etxean, eta hainbat lagun batu zen bizkaitarraren azalpenak entzutera. Bizitza lurrari lotuta eman duen Feli Madariagaren kontakizuna jasotzen du Enbeitaren liburuak, baina izan zitekeen memoria kolektiboak tokirik gorde ez dion beste milaka emakume baserritarrena ere.

Feli Madariaga Muxikako (Bizkaia) Igertu baserrira ezkondu zen, eta lurra lantzea nahiz maitatzea izan du bizibide. Egun 90 urte dituen emakume honen bizimodua jaso du Onintza Enbeitak Argiaren bitartez eman duen liburuan, Felik lurrarekiko eta, orobat, lurrak Felirekiko duen harremanean sakonduz, baina beste emakume baserritar askorena izan zitekeen testigantza jasoz. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide