Helduentzako Torrente presidente eta haurrentzako Chirp, Honey Hillseko ikertzailea filmak emango dituzte asteburu honetan Aita Marin. Torrente presidente larunbatean, igandean nahiz astelehenean eskainiko dute, 19:30ean, eta haurrentzako animaziozko filma, aldiz, igandean emango dute, 17:00etan.
Torrente presidente filmean, Jose Luis Torrente protagonistak Espainiako heroi izatea du xede, nahiz eta den horretarako gai. Politikan sartzeko asmo garbia erakutsiko du, eta bere estilo arrunt eta demagogikoarekin, alderdi populista baten buruzagi bihurtzea lortuko du.
Chirp, Honey Hillseko ikertzailea filmean, bestalde, Honey Hillseko biztanleak Hiriaren Egunerako prestatzen ari dira, orduan erakutsiko baitute Urrezko Erlauntza mitikoa. Baina festa baino lehenago, erlikia hori desagertu egingo da, eta biztanle guztiek Chirpi botako diote errua, Sofie detektibeari laguntzen ari den urtxintxa urduriari. Bere lagunekin batera, Chirpek misterioa argitu beharko du, benetako lapurra aurkitu eta Honey Hillsen bake egoera sortu arte.