Gaurtik aurrera, Zumaia eta Donostia arteko Lurraldebusen autobusak ez dute geldialdirik egingo herrigunean, santelmoak direla eta moilan txosnagunea jarriko dutelako.
Apirilaren 22ra arte, autobus zerbitzuak Patxita Etxezarretako geltokian bakarrik egingo du geldialdia, eta ez da Txomin Agirre kaitik pasatuko.