Udan egingo dituzten udaleku irekietan begirale nahiz koordinatzaile bezala bezala lan egiteko epea zabaldu zuen duela aste batzuk udalak, eta dagoeneko argitaratu ditu behin behineko onartuen eta baztertuen zerrendak. Esteka honetan ikus daitezke begiraleei dagokien zerrenda, eta hemen, berriz, koordinatzaileei dagokiena.
Horrekin batera, erabaki horren aurka helegiteak aurkezteko epea ere zabaldu du. Ebazpenaren aurkako erreklamazioak egiteko epea gaurtik apirilaren 20ra arte egongo da zabalik.