Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Adimen artifiziala gero eta gehiago erabiliko da”

Aitor Zabala 2026ko martxoaren 1a

Ibai Zabala elkarrizketatu dugu adimen artifizialari buruz daukan iritziaz.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?

Bai, erabiltzen dut.

Zertarako erabiltzen duzu?

Etxeko lanak egiteko eta informazioa bilatzeko.

Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?

Nahi dituzun gauzen informazioa bilatzeko eta ez baldin baduzu ulertu zerbait ahal diozu galdetu eta berehala argituko dizkizu dudak.

Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?

Gizarteari kalte egiten dio, zeren eta gero eta gutxiago pentsatzen dugu.

Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?

Bai, duda batean etxekolanetan edo informazioa bilatzeko oso erraza da.

Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?

Bai, gero eta gehiago erabiliko da, eta gizakion lana erraztuko du. Eta bai, arautu egin beharko litzatekeela uste dut.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide