Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?
Bai.
Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?
Lanerako erabiltzen dut gehienetan.
Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?
Batzuetan ariketak egiteko azkarrago egiten duela eta gauzak bilatu behar badituzu azkarrago bilatzen dituelako.
Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?
Ez dakizula non gordetzen diren erabiltzen dituzun datuak.
Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?
Bai, gauzak askoz azkarrago eta errazago egiten lagundu dezaken tresna delako.
Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?
Bai, gauza askotan lagundu dezakeen tresna delako, baina kontuz ibili behar duzu eta jakin behar duzu nola erabili; nire ustez, mugatu egin behar da eta baita arautu ere.