Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Teknologia hau hasi besterik ez da egin”

Harkaitz Alkorta

Andere Alkorta elkarrizketatu dugu adimen artifizalaz buruz daukan iritzia jakiteko.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?

Oso gutxi erabiltzen dut, baina bai.

Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?

Batez ere informazioa lortzeko.

Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?

Informazioa azkar lortzeko, momentuan erabiltzeko ondo dago.

Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?

Gaizki erabiltzea, eta profesional batek ematen dituen aholkuak eta informazioa adimen artifizialarekin ordezkatzea ez dut ondo ikusten.

Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?

Bai, baina bere arriskua ere kontutan hartzea. Adimen artifizialak ez digu lagunduko ikasten, gure burua erabiltzen eta batez ere informazioa kontrastatzen.

Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik?

Seguraski bai, teknologia hasi besterik ez da egin eta etorkizunean auskalo zerekin topatuko garen, hau etorri da geratzeko.

Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?

Bai.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide