Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?
Bai nik erabiltzen dut adimen artifiziala. Zalantzak argitzeko informazioa aurkitzeko eta gauza horietarako.
Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?
Denbora asko aurrezten dizula, edozein duda argitzeko hor dagoela eta arlo askotarako zalantzak argitzen dizkizula.
Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?
Mendekotasun asko sortzen duela, edozein duda daukagunean beregana jotzen dugula.
Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?
Nik uste dut baietz, hemendik aurrera barneratuta edukiko dugula azalpenak eta jasotzeko modua daukazula. Adibidez, ume batek ez badu ulertu beste modu batean esplikatzeko erabilgarria dela.
Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?
Nik uste dut baietz gero eta gehiago erabiliko dela. Arautu eta mugatu nik ez dakit nola egingo den hori, gure esku ez dago, guk egin behar duguna da ondo erabiltzen ikasi.