Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?
Ez dut erabiltzen.
Zergatik ez duzu erabiltzen adimen artifiziala?
Momentuz ez dudalako behar, baina konfiantza falta ere bada.
Zein arrisku edo arazo ikusten dituzu adimen artifizialarekin lotuta?
Adibidez, gazteen artean ikusten dugunarekin, ez dugula jakingo zer den egia eta zer den gezurra.
Irakaskuntzan ikasleek edo irakasleek erabili beharko luketela iruditzen zaizu?
Erabileraren arabera, baina momentuz ez dut uste erabili behar dutenik.
Adimen artifizialak gizartearentzat onuraren bat ekar dezakeela uste al duzu?
Bai, ondo erabiltzen baldin bada bai.
Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?
Askoz gehiago gazteen artean, gazteek askoz gehiago erabiltzen duzuelako teknologia. Arautu beharko litzateke, erabileraren arabera.