Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Adimen artifizial gehiago erabiliko dugun erramienta bat da”

Mikel Yaya 2026ko martxoaren 1a

Antton Alkorta elkarrizketatu dugu adimen artifizialari buruz pentsatzen duena ezagutzeko.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?

Bai, erabiltzen dut.

Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?

Gehien bat lanerako erabiltzen dut adimen artifiziala eta egunerokoan tarteka ere bai.

Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?

Galdera zehatzak eginez gero erantzuna zehatza ematen dizu eta zenbait gauzetan argibideak ematen dizkizu.

Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?

Erabili aurretik burua nekatu egin behar dela bestela adimen artifizialaren menpe geratzen zara eta ezingo duzu ezer egin zure kabuz.

Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?

Irakasleak bai eskura duten baliabide on bat da beraien gauzak egiteko eta lana errazteko, nire ustez ikasleak ez lukete erabili beharko adimen artifiziala beraien kabuz egiteko gauzak.

Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?

Bai, nire ustez adimen artifizial gehiago erabiliko dugun erramienta bat da, azkenean, eskura dugulako eta lana errazten duelako.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide