Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?
Ez, ez dut erabiltzen normalean.
Zergatik ez duzu erabiltzen adimen artifiziala?
Alde batetik, nire lanean ez dudalako behar; bestetik, konfiantza falta izango da, ez dudalako ezagutzen ondo nola funtzionatzen duen. Lanean ez dudanez erabiltzen, etxean ere kosta egiten zait.
Zein arrisku edo arazo ikusten dituzu adimen artifizialarekin lotuta?
Alde batetik uste dut errealitatea pixkat desitxuratu egiten dela; eta beste aldetik, ikusten dudana da erraztasun handiegia ematen digula gauzak egiteko momentuan, beraz guk ez dugu bultzatzen gure jakituria edo gure adimena, oso erraza delako adimen artifizial bati esatea “egin hau” eta momentu batean bukatuta dago. Horrek ez du garatzen gure ahalmena.
Irakaskuntzan ikasleek edo irakasleek erabili beharko luketela iruditzen zaizu?
Ba nik esango nuke ezetz, baino bai uste dudala lagundu egiten duela gauza batzuetan. Baina oso erraza baita erabakitzea adimen arifizialak egingo duela guztia eta zuk ezer ez, eta horren ondorioz sentimendu kontrajarriak ditut.
Adimen artifizialak gizartearentzat onuraren bat ekar dezakeela uste al duzu?
Ustez bai, lan batzuk oso zailak dira, arriskutsuak, eta horrek estresa sortzen du. Adimen artifizialarekin estresa kendu eta zure bizi kalitatea hobetzen badizu, ondo deritzot, eta oso azkar egiten dituelako lan pilo bat, eragiketa pilo bat, eta zuk hori egiteko denbora asko beharko zenuke. Baina zaila da hori mugatzea, beraz, bere arriskuak ditu.
Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?
Bai, nik uste baietz, lehenago esan dudanagatik, azken finean, erraztu egiten digu lana, beraz denbora gehiago beharko duzu zuk eginez gero. Baina nik uste dut, arautu edo gutxienez behatu, noraino iritsi daiteken jendea.