Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?
Ez, ez dut erabiltzen.
Zergatik ez duzu erabiltzen adimen artifiziala?
Ez dakit nola erabili eta zertarako erabili, ezjakintasunagatik.
Zein arrisku edo arazo ikusten dituzu adimen artifizialarekin lotuta?
Iruditzen zait oraindik ez dagoela nahiko garatuta, eta akats asko ematen dituela, gainbegiratu egin behar dela, eta ezin dela esaten duen guztia ontzat eman.
Irakaskuntzan ikasleek edo irakasleek erabili beharko luketela iruditzen zaizu?
Gauza asko egiteko lagungarria dela iruditzen zait, baina erraminta bezala, jakinda nola erabili behar den, ez edozein modutara.
Adimen artifizialak gizartearentzat onuraren bat ekar dezakeela uste al duzu?
Bai, aurrerapen guztiek onurak ekartzen dituzte.
Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez?
Bai, ziur baietz.
Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?
Bai, arau batzuk beharko ditu, eta muga batzuk ere bai. Gauza guztiak bezala, ezin da edozein moduz erabili.