Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Nik lanerako eta informazioa bilatzeko erabiltzen dut adimen artifiziala”

Javier Peñas Saenz De Viteri 2026ko martxoaren 1a

Daniel Peñas elkarrizketatu dugu adimen artifizialari buruz daukan iritzia jakiteko.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?

Bai, erabiltzen dut.

Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?

Nik batez ere lanerako eta informazioa bilatzeko erabiltzen dut adimen artifiziala. Batez ere lanean nagoenean.

Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?

Azkenean, lana egiterako momentuan, galderak egiterakoan zehatzagoak izateko, erantzunak hobeagoak dira Googlen baino eta zehatzagoak ere bai.

Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?

Orain gertatzen ari den bezela gauza da jendeak adimen artifizialarekin argazki edo audio faltsuak ari dela sortzen eta batzurentzat oso txarra izan daiteke, jendeak ia dena sinesten duelako.

Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu?

Irakasleek ahalko lukete erabili duda bat argitzeko edota azterketa bat egiteko, laguntza moduan. 

Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Bai, nire ustez askoz gehiago. Zergatik?

Gero eta gehiago ari delako erabiltzen mundu osoan.

Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?

Mugatua esango nuke, batzuetan erabilera desegokia izan daitekelako.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide