Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Gertatzen ari ez dena itxuraz ematen du gertatzen ari dela”

Inge Aginagalde Aristi 2026ko martxoaren 1a

Iñaki Aginagalde elkarrizketatu dugu adimen artifizialari buruz daukan iritzia jakiteko.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?

Ez, ez dut erabiltzen.

Zergatik ez duzu erabiltzen adimen artifiziala?

Beharrik ez dut ikusten eta ezagutza falta ere badut.

Zein arrisku edo arazo ikusten dituzu adimen artifizialarekin lotuta?

Arriskuetako bat hau da, gertatzen ari ez dena itxuraz ematen du gertatzen ari dela.

Irakaskuntzan ikasleek edo irakasleek erabili beharko luketela iruditzen zaizu?

Bai eta ez, adibidez, galderaren bat baduzu ahal diozu adimen artifizialari galdetu baina etxeko lanak egitea adimen artifizialarekin, gaizki iruditzen zait.

Adimen artifizialak gizartearentzat onuraren bat ekar dezakeela uste al duzu?

Erabilera egokia eginez gero nik uste dut onura ekar dezakeela.

Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?

Erabilera handiagoa izango du, lan astunak errazteko balio duelako baina arautu egin beharko da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide