Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?
Bai, kontsultak egiteko interneten bitartez eta nire lanean ere erabiltzen dut.
Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?
“Geminis” aplikazioaren bitartez informazioa lortzen dut eta nire lanean ere lana errazteko eta azkarrago egiteko.
Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?
Datu kantitate handi erabilgarria daukazu denbora laburrean. Adibidez, medikuntzan erabili daitezke datu horiek gaixotasunak sendatzeko, eta partikularki nire lanean ere, produkzioa handitzeko erabili daiteke postu txikiagoekin.
Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?
Gaur egun, gizakiek egiten duten lana artifizialki egingo litzateke, eta horren arriskua da, lan postuak gutxitzea. Baita ere, informazioa okerra lortzea, eta jendearen iritzia aldatzea.
Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?
Bai. Informazio handia kudeatu dezaketelako.
Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik?
Bai, gero eta gehiago erabiliko da. Iraultza digital batean sartu gara.
Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?
Bai. Kalte larriak ekiditeko adimen artifiziala arautu eta mugatu egin beharko litzateke.