Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Gizakiok dena eginda edukitzera ohitzen bagara, ez dugu aurrera egiteko modurik izango”

Maren Iruretagoiena 2026ko martxoaren 1a

Aintzane Etxaberi elkarrizketa bat egin diogu adimen artifizialaren inguruan, eta bere iritzia eman digu.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?

Bai.

Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?

Nik uste dut, adimen artifiziala mundu osoak erabiltzen duela egunerokoan.  Ni ere ez naiz oso trebea, baina askotan informazioa edo beste edozer gauza aurkitzeko erabiltzen dut, askotan, konturatu ere egin gabe.

Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?

Nire ustez zenbait abantaila baditu. Lehen esan dudan bezala, informazioa lortzerakoan erraztasun handiagoarekin bilatzen dira gauzak, eta irudiak egiteko orduan hainbat enpresari dirua aurrezten laguntzen dio.

Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?

Nire ustez, Adimen Artifiziala ondo kudeatzen jakin behar da, azkenean, alde batetik irudiak, gero eta errealagoak dira, eta “fake news” asko zabaldu daitezke. Azkenean adineko jendeak horrelako gauzak sinetsi ditzakete, eta aldi berean, iruzur asko gertatu.

Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?

Nire ustez ez. Ikasleak eskolara adimena eta sormena lantzera joaten dira, eta, beste batek lana egiten badizu ikaskuntza guztia galtzen da. Gainera, gizakiak horrela ohitzen bagara, dena eginda edukita, ez dugu aurrera egiteko modurik izango.

Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?

Noski baietz, nire ustez askoz trebeagoak egingo gara, eta azkenean, lana erraztuko digu. Bai, arautu beharko litzateke, denak baitu bere muga.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide