Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Mundu birtual hori gezurretakoa da”

Aimar Verdasco

Monika Lozano elkarrizketako dugu adimen artifizialaz.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?

 Ez, ez dut erabiltzen.

Zergatik ez duzu erabiltzen adimen artifiziala?

Batez ere teknologia ez zaidalako asko gustatzen baina ez dut behar.

Zein arrisku edo arazo ikusten dituzu adimen artifizialarekin lotuta?

Mundu birtual hori gezurretakoa dela.

Irakaskuntzan ikasleek edo irakasleek erabili beharko luketela iruditzen zaizu?

Ez, orain arte denok ikasi dugu eta ez dugu behar izan.

Adimen artifizialak gizartearentzat onuraren bat ekar dezakeela uste al duzu?

Informazioa lortzeko errazago da, segituan aurkitzen dugu dena.

Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik?

Bai zeren mundua eta teknologia aurrera doaz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide