Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Erabili bai, baina ikasten laguntzeko edo zalantzak argitzeko”

Darel Sainz-Maza Garcia 2026ko martxoaren 1a

Sara Garcia elkarrizketatu dugu adimen artifizialari buruz daukan iritzia jakiteko.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?

Bai.

Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?

Gehienbat informazioa bilatzeko, adibidez, orain dela gutxi portatila blokeatu zitzaidan eta AAri galdetu nion eta konpondu egin nuen.

Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?

Informazioa erraz lortzeko, zalantzak argitzeko, gauzak konpontzeko, adibidez ordenagailuak, mobilak eta gauza gehiago.

Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?

Batzuetan ez du informazio zuzena ematen, eta datu pertsonalak arriskuan jar ditzake, ikasleek lana kopiatzeko arriskua ere bai.

Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?

Bai, erabili bai, baina ikasten laguntzeko edo zalantzak argitzeko, baina ez etxekolanak edo lanak kopiatzeko.

Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?

Bai, gehiago erabiliko da, teknologia aurrera doa eta gero eta gehiago erabiltzen da. Bai arautu eta mugatu egin behar da segurua izateko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide