Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?
Bai.
Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?
Gehienbat bilaketak egiteko, interneten bitartez. Lehen Googletik egiten genituen bezala. Lanean ere erabiltzen dut, gutxiagotan, baina emailak bidaltzerakoan testua zuzentzako edo hobetzeko. Tailerrean makinekin arazoren bat dagoenean ere, ze errore ematen duen, zerrena izan daiteken…
Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?
Adimen artifiziala azken finean ikasi egin behar da erabiltzen eta abantaila asko ditu. Gehienbat arazoak bilatzeko azkartasunean. Irizpide zehatzak ematen badizkiozu asko laguntzen du.
Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?
Beste teknologia guztiak bezala, erabilera txar bat eginez gero, batik bat mina egin daitekeela. Gazteengan ari naiz pentsatzen, adimen artifizialarekin gaur egun kontuan hartu argazkiak editatzeko gaitasun handia duela, bideoak egiteko… Eta ez da denbora asko aplikazio bat betatu dutela: batik bat nesken argazkiak jaitsi edo inguratu dituzte eta adimen artifizialaren bitartez barruko arroparekin edo arroparik gabe sortzeko gaitasuna izan du eta horrekin, pentsa, zabalduz gero zenbaterako mina egin dezakeen. Azkenean erabilera txar bat emanez gero, arrisku asko dauzka.
Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?
Bai. Ez dakit orain zenbat erabiltzen den, baina, argi dago adimen artifiziala geratzeko etorri dela, eta erabiltzen ez duena, pixkanaka-pixkanaka atzean geratuko dela. Orduan, iruditzen zait ikasleei ongi erakutsi beharko litzaiekela adimen artifiziala nola erabiltzen den, dudarik gabe. Irakasleek ere bai, iruditzen zait lagungarria izan daitekeela adimen artifiziala lanak prestatzeko… Eta ikasleen kasuan ere, ikasten laguntzeko, zenbait testuren laburpena egiteko, azterketak prestatzeko gaitasuna dauka… Asistente bat edo laguntzaile bat edukitzea bezala da. Aldamenean maisu bat edukiko bazenu bezala, eta hori beti ongi etortzen da.
Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?
Bai, ez dut dudarik egiten. Gainera, arlo guztietan erabiliko da. Bai, dudarik gabe arautu behar da. Zenbait erabilera mina ematekoak direnean antzeman beharko lituzkete: jendeak ez edukitze sarbidea zenbait gauzetara, batez ere adinaren arabera… Arautu beharko litzatekela dudarik ez.