Nolako herria: elkarrizketak 2026

‘’Ikasleek adimen artifiziala erabiltzea beraien ikasketak aurrera egiteko, atzera pauso bat iruditzen zait’’

Amane Odriozola 2026ko martxoaren 1a

Zigor Odriozola elkarrizketatu dugu adimen artifizialari buruz daukan iritzia jakiteko.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?

Ez, ez dut erabiltzen.

Zergatik ez duzu erabiltzen adimen artifiziala?

Batetik, egunerokoan ez dudalako behar eta, bestetik, zerbaiterako beharko banu profesional batengana joango nintzen behar horiek asetzera.

Zein arrisku edo arazo ikusten dituzu adimen artifizialarekin lotuta?

Arriskuak, denak ikusten ditut, adibidez: gure ondorengoen lanpostuak arriskuan ikusten ditut. Adimen artifiziala, gaur egun lanpostu asko kentzen ari da eta luzaroan, iruditzen zait geroz eta gehiago kenduko dituela. Orduan, nire botazioa adimen artifiziala ezabatzea izango litzakete.

Irakaskuntzan ikasleek edo irakasleek erabili beharko luketela iruditzen zaizu?

Ez, eta gainera ‘’ez’’ hori oso handia da. Batetik, ikasleen aldetik. Ikasleek adimen artifiziala erabiltzea beraien ikasketak aurrera egiteko, atzera pauso bat iruditzen zait, ikasi behar dutena ez dutelako ikasten. Eta irakasleen kasuan, oraindik eta okerrago iruditzen zait. Beraien lana errazteko tresna bat da eta irakasleentzat gaur bertan kenduko nuke. Irakasleak adimen artifiziala erabilita zuzentzen badituzte azterketak, prestatzen badituzte azterkerketak, irakasleak orduan zertarako dira, hori da nire galdera.

Adimen artifizialak gizartearentzat onuraren bat ekar dezakeela uste al duzu?

Bai, onurak ekarri ditu ondo erabiliz gero eta momentu puntual batzutan erabiliz gero. Baina, onura baina kalte gehiago ekartzen dituela iruditzen zait.

Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik?

Bai, geroz eta gehiago erabiliko da, gizartea geroz eta alferragoa da eta geroz eta ezjakin gehiago dago. Nahiz eta jakintsu uste garen denok.

Zure ustez, arautu eta mugatu egin beharko litzateke?

Bai, nire ustez kendu egin beharko litzateke. Eta entitate oso pribatu eta oso itxitan momentu puntual baterako bakarrik erabili beharko litzateke, eta ahal bada hor ere ez.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide