Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Adimen artifiziala erabiltzerakoan kontu handia eduki behar da informazio pertsonalarekin”

Xuban Arrizabalaga 2026ko martxoaren 1a

Maite Centeno elkarrizketatu dugu adimen artifizialari buruz duen iritzia jakiteko.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?

Bai, erabiltzen dut.

Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?

Gauza askotarako erabiltzen dut: egunerokotasunean nire lanerako adibidez informazioa bilatzeko, datuak kontrastatzeko… gero ere bai aisialdirako adibidez bidaiak nahi baldin badituzu egin asko laguntzen du hori dena organizatzen. Printzipioz, horretarako erabiltzen dut.

Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?

Abantaila desberdinak ditu, nire kasuan aisialdirako erabiltzen dudanean denbora gutxian konparatzen edo bilatzen dizkit datu desberdinak: lanarekin erlazionatuta, adibidez, bai informazioa bilatzeko garaian artikuluak edo nahi baldin baditut bilatu gauza bati buruz asko laguntzen dit, berak bilatzen dizkit, konparatu egiten dizkit… Lehen denbora asko pasatzen genuen horretan, orain berriz berak egiten dizkigu gauz guzti horiek. Gero gainera kasu askotan ni erizaina naiz eta ospitale baten egiten dut lan eta orduan, gailu asko, adimen artifizialarekin erlazionatuta daude eta orduan datu guztiak beraiek bakarrik sartzen dituzte, analizatzen dituzte eta denbora asko aurrezten dizu, sekula ez du gure lana edo pertsona baten lana kenduko baina asko laguntzen dizu.

Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?

Arriskuak ere baditu, adibidez, adimen artifizialarekin kontuz ibili behar da, datu pertsonalekin, zer bilatu nahi duzun, zer aurkitzen duzun, informazioa kontrastatu egin behar da.

Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?

Nik uste dut lagungarria izan daitekeela, baina adimen artifiziala modu egokian erabilita. Hori erakutsi egin beharko litzateke.

Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?

Adimen artifiziala etorkizuna da, hemen dago baina gero eta gehiago zabalduko da, asko laguntzen du eta ondo dago, baina, badauzka arazo batzuk, eta nik uste dut herrialde bakoitzak, gobernu bakoitzak, arau batzuk jarri beharko lituzke. Egia esanda, adimen artifiziala ondo etortzen zaigu denoi, baina gaur egun ziber-eraso gehiago daude eta beraiei ere ondo etortzen zaie, erraztazun gehiago dute gauza horiek egiteko, beraz, araututa eta kontrolatuta egon beharko litzateke.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide