Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?
Bai.
Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?
Eguneroko gauzak galdetzeko, mobilakin ez banaiz moldatzen Chat gpt-ri galdetzen diot eta azterketetan errepasatzeko ere erabiltzen dut.
Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?
Oso instrumentu baliagarria dela lanak egiteko. Adibidez, nik azterketak prestatzeko nire apunteak sartzen dizkiot, berak galderak egiten dizkit eta nire apunteen arabera zuzentzen dit.
Eta zein arrisku ikusten dizkiozu?
Plagioak eta abar.
Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek erabili beharko luketela uzte al duzu? Zergatik?
Bai, ondo ibilita laguntza asko ematen duen erraminta bat da.
Etorkizunean zure ustez gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergaitik? arautu eta mugatu egin beharko litzateke?
Nik uste dut arlo batzuetan arautu eta mugatu egingo dela plagioak ekiditeko eta jendeak ez ibiltzeko bere lanak egiteko, baina etorkizunera begira gehiago ikasiko dugula adimen artifizialaz eta osagarri moduan eta laguntza gisa erabiliko dela.